|
9. ikastaroa Zinema hezkuntza-tresna gisaBizizikasi pedagogia filmen bizitzaren bidez
Izan proposamena eta bizizikasi pedagogia sarritan zineman oinarritzen dira hezkuntza-tresna eskuragarria, dibertigarria eta ahalmen didaktiko handikoa delako. Bizitzarako eta bizikidetzarako hezkuntzan filmak erabiltzen ikasteko ikastaroa da. Irakasleei zuzendua dago bereziki, baina baita gurasoei, asisialdi-, parrokia-, elkartearduradunei ere. Zerbaiten garrantzia adierazten asmatzen ez dugun horietan, fikzio sortzailearen lengoaiak modu errazean lagun diezaguke. Zinemak geure burua eta besteak hobeto hezten laguntzen digu. Ikastaroa formatu bakarrean eskainiko da: Asteburuko ikastaroen eskaintza
Helburu nagusiak a) Arte hutsa delako ideia erromantikoa gaindituz, zinema gogoeta moralean erabil daitekeela erakustea b) Pelikula garaikide multzo bat analizatzea zeinetan gatazka etikoek garrantzia berezia duten c) Landu beharreko gaien inguruan eztabaida egiteko oinarriak zehaztea Programa * Gizakia “animalia sozial” bezala: zibilizazioa edo basakeria. - El hombre que mató a Liberty Valance (John Ford, 1962) * Gizakia “subjektu moral” bezala: zergatik dut beharra? - El tercer hombre (Carol Reed, 1949) * Gizakia “huts egiten duen pertsona” bezala: biktimak eta borreroak. - Mystic River (Clint Eastwood, 2003) * Gizakia “boterearen nahimen” bezala: ongiaz nahiz gaizkiaz haratago. - El club de la lucha (David Fincher, 1999) Metodologia
Programan jasotako lau gaiak hiru eta bost ordu inguruko bi saiotan landuko dira. Gai bakoitzaren edukiei buruzko azalpena eta eztabaida aukeratutako pelikuletan oinarriturik egingo da. Horrenbestez, ikastaroa egin aurretik pelikulok ikustea gomendatzen diegu ikasleei. Informazio gehigarria
Erraz ahazten ditugun zenbait ebidentzia berriz ere gogoraraztea da helburua: * Fikziozko kontakizunetako askok giza existentzia dute erdigunetzat; * Kontakizunen edukietan gatazkak eta erabakiak, iritziak eta pertzepzioak, desioak eta trabak, zalantzak eta uste osoak, akordioak eta desakordioak, eta arrazoiak eta irrikak tartekatzen dira, eta hala esperientzia narratiboak esperientzia morala eraiki dezake; * Hizkuntza poetikoaren harikortasunak fenomeno moralaren kontraesanen eta estutasunen berri hizkuntza filosofikoaren zorrozkeriak eta zurruntasunak baino hobeto eman dezake neurri handi batean; * Munduaren espresioak eta irudikapenak izanik, kontakizun horiek mundua modu desberdin batez ibil dezagun lagun diezagukete, ordu arte begien aurretik oharkabean pasa zaizkigun bideei ekin diezaiegun; * Asmoa ez da pelikulek jokabide moralaren arauak zehaztu ditzaten, baina bai besteenganako eta haien arrazoienganako pertzepzioa gararazi diezaguten. Izan ere, azken finean, kontakizun batek antzekoak zaizkigun gizon-emakumeak irudikatzen ditu; bereizten dituzten ezaugarri fisikodunak eta moraldunak; hitz egiteko eta ekiteko, eta beren buruak adierazteko eta ekintzak gauzatzeko gai direnak; eta gatazketan murgilduak daudenak (bakoitzak bere erara, bere egoera zehatzean eta bere biografiaren baliabideen arabera egiten die aurre gatazka horiei). Bibliografia orokorra (gazteleraz)
Booth, Wayne C.: Las compañías que elegimos. Una ética de la ficción. Kultura-Fondo Ekonomikoa, Mexiko, 2005. Cabrera, J.: Cine: 100 años de filosofía. Una introducción a la filosofía a través del análisis de películas, Gedisa, Bartzelona, 2002. Lastra, Antonio (ed.): La filosofía y el cine. Verbum Ed. Madril, 2002. Marzabal, Iñigo: Deliberaciones poéticas. Cine y ética narrativa. EHUko Zerbitzu Editoriala, Bilbo, 2004. Muñoz García, Juan José: Cine y misterio humano, Rialp, Madril, 2003. Nussbaum, Martha C.: El conocimiento del amor. Ensayos sobre filosofía y literatura. Antonio Machado Libros. Madril, 2005. Rivera, Juan Antonio: Lo que Sócrates diría a Woody Allen, Espasa. Madril, 2003. Interneteko zenbait helbide
http://www.film-philosophy.com http://sites.google.com/site/circulodefilosofiaycine/ http://www.bauldefilosofia.com/cine_y_filosofia.htm
a) Arte hutsa delako ideia erromantikoa gaindituz, zinema gogoeta moralean erabil daitekeela erakustea
b) Pelikula garaikide multzo bat analizatzea zeinetan gatazka etikoek garrantzia berezia duten
c) Landu beharreko gaien inguruan eztabaida egiteko oinarriak zehaztea
Programa
* Gizakia “animalia sozial” bezala: zibilizazioa edo basakeria. - El hombre que mató a Liberty Valance (John Ford, 1962) * Gizakia “subjektu moral” bezala: zergatik dut beharra? - El tercer hombre (Carol Reed, 1949) * Gizakia “huts egiten duen pertsona” bezala: biktimak eta borreroak. - Mystic River (Clint Eastwood, 2003) * Gizakia “boterearen nahimen” bezala: ongiaz nahiz gaizkiaz haratago. - El club de la lucha (David Fincher, 1999)
Metodologia
Programan jasotako lau gaiak hiru eta bost ordu inguruko bi saiotan landuko dira. Gai bakoitzaren edukiei buruzko azalpena eta eztabaida aukeratutako pelikuletan oinarriturik egingo da. Horrenbestez, ikastaroa egin aurretik pelikulok ikustea gomendatzen diegu ikasleei.
Informazio gehigarria
Erraz ahazten ditugun zenbait ebidentzia berriz ere gogoraraztea da helburua: * Fikziozko kontakizunetako askok giza existentzia dute erdigunetzat; * Kontakizunen edukietan gatazkak eta erabakiak, iritziak eta pertzepzioak, desioak eta trabak, zalantzak eta uste osoak, akordioak eta desakordioak, eta arrazoiak eta irrikak tartekatzen dira, eta hala esperientzia narratiboak esperientzia morala eraiki dezake; * Hizkuntza poetikoaren harikortasunak fenomeno moralaren kontraesanen eta estutasunen berri hizkuntza filosofikoaren zorrozkeriak eta zurruntasunak baino hobeto eman dezake neurri handi batean; * Munduaren espresioak eta irudikapenak izanik, kontakizun horiek mundua modu desberdin batez ibil dezagun lagun diezagukete, ordu arte begien aurretik oharkabean pasa zaizkigun bideei ekin diezaiegun; * Asmoa ez da pelikulek jokabide moralaren arauak zehaztu ditzaten, baina bai besteenganako eta haien arrazoienganako pertzepzioa gararazi diezaguten.
Izan ere, azken finean, kontakizun batek antzekoak zaizkigun gizon-emakumeak irudikatzen ditu; bereizten dituzten ezaugarri fisikodunak eta moraldunak; hitz egiteko eta ekiteko, eta beren buruak adierazteko eta ekintzak gauzatzeko gai direnak; eta gatazketan murgilduak daudenak (bakoitzak bere erara, bere egoera zehatzean eta bere biografiaren baliabideen arabera egiten die aurre gatazka horiei).
Bibliografia orokorra (gazteleraz)
Booth, Wayne C.: Las compañías que elegimos. Una ética de la ficción. Kultura-Fondo Ekonomikoa, Mexiko, 2005.
Cabrera, J.: Cine: 100 años de filosofía. Una introducción a la filosofía a través del análisis de películas, Gedisa, Bartzelona, 2002.
Lastra, Antonio (ed.): La filosofía y el cine. Verbum Ed. Madril, 2002.
Marzabal, Iñigo: Deliberaciones poéticas. Cine y ética narrativa. EHUko Zerbitzu Editoriala, Bilbo, 2004.
Muñoz García, Juan José: Cine y misterio humano, Rialp, Madril, 2003.
Nussbaum, Martha C.: El conocimiento del amor. Ensayos sobre filosofía y literatura. Antonio Machado Libros. Madril, 2005.
Rivera, Juan Antonio: Lo que Sócrates diría a Woody Allen, Espasa. Madril, 2003.
Interneteko zenbait helbide
http://www.film-philosophy.com |
||||||||