Bizizikazi pedagogiaren zentroa.
Aldaketa pertsonalerako eta sozialerako baliabide etikoak
Bestelakoak

Hitzaldiak, jardunaldiak, foroak, parte hartzea, giza eskubideak...

Abian beste ekimenak ere baditugu. Guztiak duten muin bera: giza duintasunaren etika pertsonal batetik abiatuz bake, elkar bizitza eta elkartasunarekiko konpromezua garatzea.

Hezkuntza eta Bake Kulturaren Mundu Kongresua 2008

Baketik-eko zuzendaria Bakearen aldeko Hezkuntzarako Mintegi Galiziarrak sustatzen duen 2010.eko  abenduaren 9 eta 12a bitartean burutuko den Hezkuntza eta Bake Kulturaren Mundu Kongresuko batzorde antolatzailean parte hartzera gonbidatua izan da. Helburua Kongresuaren batzorde antolatzailean partehartze eredu aktibo, propositibo eta conprometitua garatzea da. Horretarako "Asistik Arantzazura" proposamenaren bitartez ekarpen  berezia egin nahi da.

Elkarteen foroa

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendariaren ekimenez, bake Hezkuntzarako elkarteen foro bat sortu da eta bertan parte hartzen du Baketik-ek beste 30 elkartekin batera. Baketik Aginte Batzordeko parte da eta elkarte ezberdinen arteko kolaborazio proposamen eta ekimen konkretuen bitartez foro hau bultzatzeko konpromisoa onartzen du.