BLOGA

Bizitza, elkarbizitza eta orokorrean gu geu eta bizitza bera nolakoak diren hausnartzeko istorio eta iritziak zabaltzeko gunea da hau.
Post laburrak eta estilo xumez idatzitakoak dira. Baketikek ez zaitu aspertu nahi. Hausnarketak eta galderak eragin nahi dizkizu. Zure iruzkinak ere ongi etorriak izango dira.

Baketik-ek gatazketan laguntzeko doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua eskaintzen du Covid19k eragindako konfinamenduan

2020-04-08

Proposamen hau oinarrizko eta zuzeneko esku-hartze plan bat da, konfinamenduan sortzen ari diren bizikidetza-gatazketan esku hartu eta laguntzea helburu duena. Harremanetan eta elkarbizitzan zailtasunak dituzten pertsonentzat pentsatuta dago, arazo horietako batzuk konpondu edo arintzeko bitartekaritza tresnak eta laguntza eskaintzeko.

Nori zuzendua:

· Konfinamendu-egoera honetan bizikidetza-arazoak dituzten familiak.
· Etxebizitza berean bizi diren pertsonak, bizikidetzaren ondorioz zailtasunak dituztenak.
· Eraikinean edo komunitatean bizikidetza arazoak dituzten bizilagunak.
· Eta, oro har, bizikidetza-arazoren bat duen edonori.

Zertan lagunduko dizugu:

· Komunikazio- eta entzute-tresnak erabiltzen.
· Elkarlanean negoziatzen lagunduko dizuten tresnak aurkitzen.
· Gatazkak lantzen, elkarlanean arituz eta denentzako akordio egokiak lortuz.

Zer eskaintzen dugu:

· Informazioa biltzeko lehen kontaktu-deia. Kasuak orientazioa ematea eskatzen badu, gatazka zehatza kudeatzeko aholkularitza emango da.
· Diziplina anitzeko gure taldeak kasua aztertuko du, behar den laguntza mota zehazteko. Bitartekaritzak lagundu dezakeela ondorioztatzen bada
· 60 minutuko saio bat alde bakoitzarekin.
· 90 minutuko saio bateratua.


Konpromiso hauek hartzen ditugu:

· Erabateko konfidentzialtasuna.
· Konfiantzazko elkarrizketarako gune bat sortzea.
· Aldeen artean oreka mantentzea.

Baldintzak:

· Aldeen borondatetasuna.
· Prozesuarekiko konfidentzialtasuna.
· Jarrera eta konpromiso pertsonala konponbide partekatuak bilatzeko.

Errealitate-printzipio bat:

Beharrezkoa da onartzea bitartekaritza gatazken kudeaketan hobetzeko espazio bat izanik ere, ez dela konponbide perfektu baten giltza bere baitan. Lehenbizi, ez dagoelako soluzio bakar bat, eta are gutxiago soluzio perfekturik. Bigarrenik, bitartekaritza pertsonek garatzen dutelako, eta pertsonak mugatuak gara eta ezin dugu guztia lortu. Bitartekaritzaren mehatxu handiena formula magiko bezala idealizatzean datza. Bitartekaritza ez da soluzioa erakutsiko digun gatazken GPSa. Iparrorratzeko puntu kardinalak topatu ditzake, horietatik abiatuz, aldeak orientatu eta norabide konpartitu bat erabakitzeko gaitasuna izan dezaten.


Gure laguntza behar baduzu, idatz iezaguzu baketik@baketik.org helbidera edo utz iezaguzu mezu bat 688881900 telefonoan zure datuak emanez, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

___________________


Elkarrizketa Onda Vasca-n:






...

Parekatu