Jonan ta Pili, eskerrak bioi!
Arrazoi duk, Jonan. Nolako giro sendo ta gizena sortzen den hain barruko kontuak, halaxe bizitakoak, azaltzen direnean. Eta barnekoenak, nola bizi izan diren usnatzen ditugunak, halako isiltasun errespetu betekoan, elkarrekin entzutean, nola sortzen diren gure baitan 'otoitzik' ederrenak. Otoitz esanda, badirudi beste eliz kontuetakoak bakarrik ezagutzen ditugula... ez, ez. Piliren galdera horiek daukaten otoitza baino osoagorik gutxi dago. Otoitz hitzak guri formula ekartzen digu akordura... Ez, inongo formuletara iritsi ere ezin den sentimentu ta sentsazio mingarri kostoso erantzunbako horiek dira otoitz ederrena. Nola betetzen duten, ezta, Pili? Edo, hustutzen, beste batzutan? Baina, geure geureena den 'argitxo' edo 'printz' barneko bizi isilen horrekintxe jartzen gaitu aurrez aurre... eta, zer da 'jainko' esaten diogun bizi-printz hori, ba?
Barkatu, hasi banaiz hasi, norabaiteraino joan naizelako. Baina, biok eraman nazute nire barneko txoko bakarti horretaraino, eta zuen barne-giro gizen ta lodi horretan otoitzean jarri nauzue. Eskerrik asko!